• Aztarnak,  Erakuslehioa,  Impresiones,  Literatura,  literatura,  Sorkuntza-Literatur tailerra

    Hilerriko ekialdeko horma

    Kanposantuko ekialdeko hormaren hegoaldeko muturrera hurbildu ahala bi kamioi zaratatsu eta baldarrek egunsentiko birjintasuna urratzen dabe. Fokuak piztuta, eguzkiak, ordu hauetan, neguko zeru grisan goizargiaren asmoa nekez aurresaten dau eta. Militar plantaz, arrokeriaz, sei soldadu lehenengo kamioitik bajatu eta ladriluzko horma zaharretik metro gutxira koadratzen dira. Bigarren kamioitik graduazio altuagoko militar bi eta funtzionario bi bajatzen dira, azkenengoek, betebeharraren errutinan bereganatzen den bihotzgabetasuna eta parsimoniagaz, bi gizonak jaistera gonbidatzen dabez. Eskuak lotuta, nekeak, otzak, hezurren gogortasunak eta beldurrak ahulduta, kamioiaren ohetik salto egitean presoetako batek estropezu egiten dau; une horretan, gizatasun senez egindako keinu bat azalduz, soldaduetako batek mauserra esku bakar bategaz hartu eta besteagaz gizajoa bere eskuineko besotik obatzen…