Unamunoren figura hauts-geruza mehe batekin estalita eta erropa-armairu zaharreko usainaren antzeko sundearekin ailegatu zan nire balaunaldiko gazteei. Erlijio pertsonal baten inkisidorearen mitoari lotuta dago guretzako Unamuno, hain erlijo pertsonala ezen apaiza, eliztar eta jainkoaren gorputza haragituaren eginkizunak beronek betetzen baitzuen.
Baina franquismoak sustatu zuen irudi honen atzekaldean, akaso beren kausarako irabaztearen asmoz, beste Miguel desberdin bat badago idazle eta historiografo batzuen eritziz: Nazionalkatolizismoarentzat guztiz homologagarria zen intelektual kristaua ez bezala, intelektual erostezina bezain ustelezina, saiatua eta behargina, pentsalari zeharkakoa, poliedrikoa eta heterodoxoa dugu.
Modernizatze-ahaleginean katazuloan gal ditzakeen ileak asumiturik emon zuen hainbat euskaldunentzako barkaezina irudikatu zaien aurrerapausu polemikoa Unamunok. Halaere, Euskararen agonia ez etentzeari animatu gintuen traidorearen atzean izkutatuta, aberria mendetako atzerapenetik obsesioz askatzen sahiatzen zen pentsalaria bazegoen. Beraz, Unamunok erakutsitako Euskararekiko mespretsuak beronen figurarekiko izan dezakegun desafektua ulergarria egiten badu ere, ez du haren gainean botatzen dugun gorrotoa justifikatzen; gure filosofoak purrustada hori bota izan zuenerako XX mende hasierako euskal gizartearen erdi eta goi-mailako klaseek ere (abertzaletzat jo genezakeenak barne) jadanik galdutzat emon izan zuten euskara.
Espiritu honez inguratuak nahi dugu sortu egile anitzek sortutako ipuin sorta bat. Unamunoaren aurrean topatzen ditugun ohiko aurreiritziak kontutan hartu barik nahi dugu osotu fikzio literario proiektu hau. Lan horretan, Unamuno guztiz desberdin bat topatuko dugu seguraski, harrigarria beharbada, akaso naturalegia baina dudarik gabe garaikideagoa eta azken finean, egungo posmodernitate-jariakorratik ikusita, ulergarriagoa ere.
Hainbat unamunotar gaietan izkutatutako Unamunoa berri bat aurkitu dezaten erronka proposatzen diegu egilei, Unamuno pertsonaiarekiko errespetu eta maitasun handiz. Beraz, Unamuno eguneratua eta baliogarria plazaratzea da gure helburuetako bat.
1 gaia: Unamuno, metafisika eta itsasoa:
Iradokizunak: Itsasoa, Heidegger, mallukiak, metafisika,…
Proposamena: “Unamuno y Heidegger comen fresas en Marburgo”
Egilea: [ Bere garaian jakinaraziko dugu ]
2 gaia: Unamuno eta euskera:
Iradokizunak: Euskera, Unamuno, filologia, Azkue, …
Proposamena: [ Bete gabe ]
Egilea: [ Bete gabe ]
3. gaia: Unamuno eta existenzialismoa:
Iradokizunak: Jean Paul Sartre, Bergson, Husserl, Camus, …
Proposamena: [ Bete gabe ]
Egilea: [ Bete gabe ]
4. gaia: Unamuno eta emakumea
Iradokizunak: Unamunoren ama eta amona, 80 amona neolitikoraino (Oteiza)
Proposamena: [ Bete gabe ]
Autor: [ Bete gabe ]
5. gaia: Unamuno eta intelektual posmodernoaren rola
Iradokizunak:
Proposamena: [ Bete gabe ]
Egilea: [ Bete gabe ]
6. gaia: Unamuno eta intelektual posmodernoaren rola
Iradokizunak:
Proposamena: [ Bete gabe ]
Egilea: [ Bete gabe ]
Tema 6: Beste gaia baztuk
Iradokizunak:
Proposamena: [ Bete gabe ]
Egilea: [ Bete gabe ]