Genero-berdintasun eta hezkidetzarako kit didaktikoa
“Genex” haurrentzako hezkuntza-materiala da. Modu ireki, bereizi eta errazean, irakasleei lagunduko die ikasgelan genero-identitatea, oinarri zientifikoa eta gizartean dituen ondorioak lantzen.
Hezkuntza-kitak osagai hauek ditu:
– Bi jolas-panel, “Gizartea” eta “Gizakiak”. Lehena, giza gorputzaren zientziei buruzkoa da, eta, bigarrena, historian eta kulturetan zeharreko rolei eta estereotipoei buruzkoa.
– Irakasleentzako gida didaktikoa, “Genex”. Jolas-panelak erabiltzeko iradokizunak eta unitate didaktikoari eman nahi zaion orientazioari egokitzen zaizkion sekuentzia didaktiko malguak ditu. Gida honek, halaber, laguntza ematen du lexikoaz jabetzeko eta gaia 10-12 urtekoen mailan lantzeko behar diren oinarrizko kontzeptuekin, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman dagozkion LH4 eta LH5 ikastaroak, eta Elementaire etaparen azken urtea eta College-ko lehena, Frantziako estatuko curriculum ofizialean.
– Origami motako bi joko-dado. Dado horiek ausazko eta kausazko tiradak egiteko aukera ematen dute, aukeratutako sekuentzia didaktikoaren arabera. Dado horien bertsio digitala ere prestatzen ari da, eta doan deskarga daiteke Play Storen eta App Storen.
Kit honen ataza batzuk Leire Bilbao idazlearen “P Dut Izena” liburu ilustratuan oinarrituta daude. Liburua eta kita banan erosten dira.
Kit hau ikastetxeentzako soilik dago erabilgarri. Ale bat erretserbatu
dezakezu, ordaintzeko konpromisorik gabe, esteka honetan: