Egia esan, Sarrionandiaren lanak gustatzen zaizkit bera Lagazalea omen delako.Hau idatzi zuen narrazio batean:“Gorputzen aurkikuntza Eskiulako belatze muinoetan, Lagako hare eta uhainetan, hirikoxokorik anonimoenean.”Baina abestiez gain, Narrazioak baino ez ditut irakurri. Birritan, hori bai.Joseba gogoan, galdera batzuk datozkit:Durangotik etorrita, non ipiñiko zuen toalla Sarri bihurtuko zen mutikoak?Eskubialdean, Astatxiki-aren ondoan, erreka itsasoratzen den lekutik hurbil, Ramos Urangaartista maiteak toalla ipintzen zuen lekuan?Edota ezkerraldean, Roka del Amor deitzen dugun harria baino urrunago, Esponja haitzaribegira?Bagetan igeri egiten zuen edo uretan ez zen sartzen, Unamunoren legez?Atobusez heltzen zenean, Dee Dee bezala Rockaway beach-era autobusez helduta, Sarrigaztea Lagara joaten zen urdina ikustera, kea eskuetan?Toki Alai-ko terrazan geratuko zen, Izarori so, Mikel Laboak eta Marisol Bastidak…
-
-
Hilerriko ekialdeko horma
Kanposantuko ekialdeko hormaren hegoaldeko muturrera hurbildu ahala bi kamioi zaratatsu eta baldarrek egunsentiko birjintasuna urratzen dabe. Fokuak piztuta, eguzkiak, ordu hauetan, neguko zeru grisan goizargiaren asmoa nekez aurresaten dau eta. Militar plantaz, arrokeriaz, sei soldadu lehenengo kamioitik bajatu eta ladriluzko horma zaharretik metro gutxira koadratzen dira. Bigarren kamioitik graduazio altuagoko militar bi eta funtzionario bi bajatzen dira, azkenengoek, betebeharraren errutinan bereganatzen den bihotzgabetasuna eta parsimoniagaz, bi gizonak jaistera gonbidatzen dabez. Eskuak lotuta, nekeak, otzak, hezurren gogortasunak eta beldurrak ahulduta, kamioiaren ohetik salto egitean presoetako batek estropezu egiten dau; une horretan, gizatasun senez egindako keinu bat azalduz, soldaduetako batek mauserra esku bakar bategaz hartu eta besteagaz gizajoa bere eskuineko besotik obatzen…