Erakuslehioa,  Impresiones,  literatura

Amodiozko edo maitasun-literatura

Maitasun-literatura, erotikoa izan daiteke?, literatura erotikoa, maitasunezkoa ere bada kasu guztietan? Galdera hau eta beste batzuk asaldatzen zaizkigu maitasun-literaturari buruz hausnartu bezain laster. Artikulu labur honetan, amodiozko literaturaren azpigeneroei buruzko azaleko errepasoa, behin-behinekoa eta ez erabakigarria, egiten saiatuko gara, eta ez dugu zalantzarik izango.

Amodiozko nobela (edo maitasun-nobela) literatur genero aitortua eta ezagugarria badaere, badaude sailkapen horren pean sailka genitzakene nobelak baina espresuki “amodiozko nobela”tzat etiketatzen ez direnak. Badira nobela unibertsalak, klasikoak, famatuak, amodiozko eleberriaren ezaugarri bereizgarri asko edo guztiak dituztenak baina argumentuan bertan kamuflatzen edo inplizituki isladatzen direnak. Adibidez, esan al dezakegu kategorikoki “Heriotza Venezian” edo “Lolita” ez direla maitasun nobelak?. Nolanahi ere, amodiozko eleberria laburki karakterizatu behar badugu, lehenbailehen bere argumentuan maitasunaren indar positiboak eta negatiboak kontuan hartu behar dituela esango dugu. Maitasunaren unibertsoan errepikakorrak diren irudiak, egoerak eta maitemintzea eta maitatzearen prozesuari buruzko gai unibertsalak argumentuaren funtsezko osagaiak izan behar dute. Agian definizio hori bere azpigeneroek eskaintzen dituzten berezitasunekin hobeto definitzen lortuko dugu.

Nobela erromantikoa amodiozko nobelaren azpigenero berezietako bat izango litzateke non, agian, bere ezaugarririk aipagarrienak amaiera zoriontsua eta maitasun egoeraren ohiko irudi, egoera eta sentimenduak funtseskoak izango lirateke. Gorteiatzeko eta maitemintzeko eta sendotzeko prozesuaren erritualak ere badira narratiba-fluxuan isladatzen diren ezaugarri garrantsitsuak. Dena den, esan daiteke giza sentimenduen katalogo zabal bat sartuko litzatekeela nobela mota honetan, zeinen maitasuna, beste giza sentimentuen baztzuen artean (hurkoari, naturari,…), zati bat baino ez litzateke izango;  horregatik sentimenduzko nobela motaz ere hitz egin genezake.

Nobela erotikoaren berri ematea falta izango litzaiguke. Berez generotzat hartu ohi den arren, guretzat maitasun-nobelaren parte bat da, neurri batean, erotismoa amodio-harreman guztietan osagai gakoa baita; are gehiago, ezinbestekoa da. Hala eta guztiz ere, amodiozko eleberritik bereizten dituzten ezaugarri bereziak baditu, adibidez, zentzumenen boluptuositateak maitalen erlazioa modu garrantzitsu batean baldintzatzen duen maitasun harremanaren zati horren presentzia, joko sentsualaren irudiak edo maitearen inguruko fetitxismoa. Egia da erotismoa maitasunareiko independizatu daitekeela, hau da, maitasun-sentimenduetatik at bere oinarri propioetan mantendu daitekeela; era honetan, literatura unibertsaleko lan goren ez gutxien agertoki izan den eremu anbiguo bateraino iristen gara. Gure ustez, nobela erotikoa erotismoaren mugetara lerratu daiteke, (are gehiago, lerratu behar da!) non, pornografiaren mugekin talka eginez, isladatu daitekeen amodioaren aspektu irristakorrak. Egileak, gehiegizko esplizitutasunagatik eta misterio faltagatik lana alferrik galdu gabe, muga horiek gainditzeko duen gaitasunaren arabera mantenduko da lanaren balore literarioa; hau inolako espiritu moralizatzailerik gabe esaten dugu: ez dago maitasunaren eremuari zerradura jartzeko modurik.

Nobela arrosaren azpigeneroari dagokionez, amodiozko literaturaren azpigenero bihurtuko luketen arrazoiak, literarioak baino merkantilagoak izan daitezkeela aipatuko nuke. Nolanahi ere, gaur egun nobela arrosa amodiozko nobelako beste azpigeneroetatik definitzen eta bereizten duten ezaugarriek ez daude argi eta horietako batzuk estereotipoen eremuan sartzen dira, eta horrek zaildu egiten du definizio onargarri bat egitea definizioa topikoetan eta gaurko definizio zalantzagarrietan erori gabe.

Chick-Lit nobela (eta bere aldaerak, Teen-Lit, Chica-lit, Matrona-Lit…), maitasun edo genero erromantikoan kokatu dezakegu eta honako ezaugarri zehatzak dituen azpigeneroa izango litzateke: Feminismoari eta post-feminismoari esker gaur egun aitortutako sentsibilitatearen ezaugarriak dituena eta emakumeen autoafirmazioarekin, azken hamarkadetan apurka-apurka berreskuratu den gizarte- eta maitasun-bizitzarekin eta askatasunaren aldarrikapen lasaiarekin zerikusia duena.

Azkenik, LGTBI+ edo queer gaiko maitasun eleberriak sar genitzake, gero eta interes eta presentzia handiagoa duen joera baten barruan, nahiz eta genero bati buruz behar bezala hitz egitea ezegokia antzematen zaigu. Badaude genero gisa bereizteari uko egiten diotenek, hain zuzen LGTBI+ kolektiboak beren errealitatearekin zerikusia duen guztia normalizatzeko ahalegin ez gutxi egiten baitu. Istorioaren kontestualizazioan izandako aldaerek, baita ere tipologia narratiboak, dramatizazio eskemak eta hura egituratzeko erabiltzen diren hainbat baliabidek zehazten dituzte generoak eta azpigeneroak, ez identitate jakin batzuk dituzten pertsonen parte hartzeak.

Guretzat, aipatutako lau azpigeneroak eta LGTBI+ gaiak, maitasun eleberri baten testuinguruan, maitasun edo maitasun literatura deitzen denaren parte izango litzateke.


Irudia: “Paolo Malatesta eta Francesa de Rimini“, 1837, William Dyce-n margolana (1806-1864). National Galleries of Scotland

Merezi duena bakarrik partekatu ! / ¡Comparte solo aquello que lo merece!