Egia esan, Sarrionandiaren lanak gustatzen zaizkit bera Lagazalea omen delako.
Hau idatzi zuen narrazio batean:
“Gorputzen aurkikuntza Eskiulako belatze muinoetan, Lagako hare eta uhainetan, hiriko
xokorik anonimoenean.”
Baina abestiez gain, Narrazioak baino ez ditut irakurri. Birritan, hori bai.
Joseba gogoan, galdera batzuk datozkit:
Durangotik etorrita, non ipiñiko zuen toalla Sarri bihurtuko zen mutikoak?
Eskubialdean, Astatxiki-aren ondoan, erreka itsasoratzen den lekutik hurbil, Ramos Uranga
artista maiteak toalla ipintzen zuen lekuan?
Edota ezkerraldean, Roka del Amor deitzen dugun harria baino urrunago, Esponja haitzari
begira?
Bagetan igeri egiten zuen edo uretan ez zen sartzen, Unamunoren legez?
Atobusez heltzen zenean, Dee Dee bezala Rockaway beach-era autobusez helduta, Sarri
gaztea Lagara joaten zen urdina ikustera, kea eskuetan?
Toki Alai-ko terrazan geratuko zen, Izarori so, Mikel Laboak eta Marisol Bastidak bezala, egia
da, nik ikusi ditudalako?
Agian Antonio Vegak egin omen zuena, Natxitun bizi zenean, Sarrik egiten zuen, eta lagaratzen
zen uhin baten anatomia aztertzeko asmo hutsarekin?